XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. ATZERA-BEGIRAKO BEHAKETA Informazio horiek lortzeko, atzera-begirako hurbilpen bat erabiltzen du inkestak.

Inkestatutako emakumeei beren historia demografikoa egin dezatela eskatzen zaie.

Jaiotza, ezkontza, seme-alaben jaiotza, etab.

Jasotzen dira baita, inkesta familiarraren bitartez, emakume horien datu sozioekonomikoak eta, kasua denean, beren senarrenak ere.

Enfoke honek bere abantailak ematen ditu orain arteko demografiaren arloko ohizko iturriei, hots, Biztanleriaren Berezko Mugimenduari, eta Errolda eta Zentsuei buruz, batez ere ezkontzako eta ugalkortasuneko indize demografikoen kalkuluan.

Aipatu iturrietako lehenak, jaiotzak, ezkontzak eta heriotzak bezalako gertakari demografikoak kontabilizatzen ditu, urte jakin batean.

Bigarrenak, hau da, Erroldek, eta baita Zentsuek ere, gertakari horiez erasanak izan daitezkeen efektibo guztiak kontabilizatzen ditu.

Estatistikek, beren aldetik, gertakari demografiko bat jasan duten pertsonen kopurua efektiboen guztizkoarekin erlazionatzen dute.

Horrelaxe kalkutatzen dira ugalkortasun- eta ezkontza-tasak, adinaren arabera urte jakin batean.

Horregatik, atzera-begirako hurbilpenaren abantailarik nagusiena, behatutako gertakarien (ezkontza, jaiotza, etab.en) eta gertakari horiek ezagun ditzaketen populazioen arteko koherentzia segurtatzea izango litzateke.

Ugalkortasunaren eta ezkontzen estudioak, bereziki, ez Errolda batek eta ez Biztanleriaren Berezko Mugimenduak erabat gogobetetzeko moduan eman ditzaketen datu batzuk lantzea eskatzen du.

Hori da, esate baterako, jaiotzen meazketaren kasua.

Estudio honen izaerak, berez, emakume-belaunaldien historia demografikoari buruzko informazioak biltzera garamatza; horrela, adibidez, seme-alaban jaiotza, ezkontza, senarraren heriotza, etab.

Indize esanguratsuen kalkulua, hala nola, emakume bakoitzeko seme-alaben batezbesteko kopurua, adinen araberako ugalkortasun-tasa, etab., sinplifikatua dago, iturri estatistikoak berak hornitzen dituelako zenbakitzaileak eta izendatzaileak.

3. INKESTAREN MUGAK Atzera-begirako behaketako metodoa da egokiena indize demografikoak lortzeko, baina hori, kasu gehienetan, laginketa bidezko inkesten bitartez bakarrik egin daiteke, eta hauek kasu batzuetan bai baina bestetan kontrola ezin daitezkeen mugak ezartzen dituzte.

Populazio oso baten mostretan oinarritutako estudio orori berezko zaizkion laginketa-erroreak lehen kasukoak dira.

Gerta likete zenbait inkestari ez erantzutea; horrelakoetan, beste batez ordeztuz konpontzen da arazoa.

Edota baita ere errore edo omisioengatik oker erantzunak izatea.

Pertsonen historia demografikoan oinarritutako inkesten kasuan, usuagoa da bigarren posibilitatea.

Oraingo honetan mostretako etxebizitzetako 15 urtetatik gorako emakumezko guztiak inkestatu dira, beren adina aparte.

Adinez aurreratuagoko emakumeek izan ditzakete zailtasunak datuak gogoratzeko orduan, hala nola, beren seme-alaben jaiotzako data, ezkontzakoarena edota, baita, seme-alaba guztien kopuruarena ere, zeren eta emakume horietako parte on batek ez bait ditu kontatzen adin goiztiarretan hildako seme-alabak.